Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A2S^

Egin-nahi baino egin-nahi-uste genuen makina bat egin-nahizko egiten hasi ere egiteke joango gara. Nahiz eta berandu, noizbait erne zitzaidan ingeles pizka bat ikasteko gogoa; baina ikasten hasteko nago oraindik. Fantsesari behin baino gehiagotan ekin diot; baina jendearen parreak ezin gainditurik utzi diot; eta berriz heldu diot eta berriz utzi dut jendearen parera iristean. Zer ez dut nahi izan! Nahirik zaharrena dibujorakoa izango dut. Mutikotan eta Orbelaunen egin nuen txantxangorri baten silueta paper zatitxo baten eta lapitzez. Anaia Josek Larrostako izekoari erakustera ere eraman zuen eta ondo zegoen izekoaren oniritzia ekarri ere ekarri zidan. Sekula gehiago ez dut dibujatu txantxangorririk ez eta beste ezer neure iniziatibaz. Ondo ez egiteko bildurra nagusitu izan zait beti dibujatzen hasi orduko. Baina gogoak gaur bertan ere badiraust. Eta pinturak ukan banitu! Adina oso aurrera eta gau askotan eta ondo bakarrik pintura saiorik egin dut eta izenpetu gabe agerian utzi ere bai. Pintatu ditudan okumeak gerora benetako pintoreak erabili dituzte eta haien gainean beste gai batzuk landu. Formoiaz, gubiaz eta beste tailagintzako erramintaz ere aritu naiz. Usterik gutxien nuen lekuetan ikusi izan ditut lantuz batzuk. Hutsa, baina ukan dudan gogoaren lekuko. Gure nahietarik gutxi ditugu garatzen, agian ez benetakoenak, errazen gertatu zaizkigunak baino. Lurrean zehar eta beti ere zailtasunetatik ihesi eta errazenetik errazenera garatu diren sustrai hutsak gara nahiak, ezinak eta ahal izan dugunak bihurri eta zoro moldatuak. [I]

Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Artea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa