Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Barri eguna ta argi
Garbi gauzak oro:
zerua aundi t'ozkarbi,
lurra zabal t'orlegi
ta aizea maitero.

Ta sentikizun bare [bete]
ta unkiak* edonun, [urbil eta kutun]
ta aroen* maitasarre
ta Jainkoaren barre
t'oi˝atzen oiartzun [leunaren oiartzun]. (1)

Ementxe ta oraintxe
nai neuke zoratu
ta, kirkillaren pare,
ego ta goratzarre,
intza lez agortu.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa