Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Agindu eta eman,
Eman eta agindu,
Jainkoaren Mesias
Beti da Abendu.


Moises ere bai eta
profeta ugari
bidali zenizkion
zeure herriari;
gizalditan aritu
ziren mezulari
Mesias zetorrela
guztion gidari.

Agindu eta eman...

Noizbait horra etorri
etortzeko zena,
zorion-biderako
berri onez dena
zintzoei poza eta
makalei kemena,
maitasuna dario
eta barkamena.

Agindu eta eman...

Aitagandik jaitsi zen,
Aitagana igo;
handik itzuliko da
mundura berriro:
zuzen epaituko du
sosdun eta txiro, (1)
gabiltzan justizian
eta anaikiro. (2)

Agindu eta eman...

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Liturgia
Azpi-gaia: Liturgia: Abendua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa