Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Izarra galdu zaigu
Belengo bidean
guztion kaltean;
jauregira jo dugu
halabeharrean:
hain gaude egon ere
uste okerrean
hantxe behar duela
inon egotean;
Jesus haurrik ez dago
Herodesenean.

Handiusteak gaitu
eraman hortara,
hain harroak gara
non behar du jauregi
batetan ez bada?
Gure eritzietan
gauza hola bada,
ez da makala hartu
dugun adarkada:
horra non etorri den
Belengo askara.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa