Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Behean simaurra eta
goian ameraunak,
pobre pasa zituzten
Belenen Gabonak.
Badu aski zer pentsa
pentsa nahi duenak.
Pobre pasa zituzten
Belenen Gabonak.



Jose eta Maria,
Maria ta Jose,
zenbat hotz eta ezin
eta zenbat gose!
Gaixoak, beharrez, hain
bizi dira pobre. (1)

Abegirik inon ez,
aterperik ozta,
jaio zaien haurtxoa
han da negar-hoska;
beharrik beharrenen
falta dute koska. (2)

Ordu hain minbera ta
hain sentikorretan
ez dute nork lagundu
larri ta lorretan*.
Asko sufritu zuten
pobreza horretan.

Alferrik aingeruak,
alferrik artzainak
koba bat aterpe ta, (3)
handiak preminak, (4)
zer jasan zuten Jose
Haurra ta Birjinak!

1984

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa