Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Gabongo ilunabarra,
izotza eta iparra asto gainean andre gaztea
trailatik tiran senarra.

Gazte bikote apala,
haurra jaioz zeramala,
gogor du jaurti jende ondrauak,
sarri ohi duen bezala.


Gaixo senar-emazteak,
maitasun gozoz beteak,
noraezeko bideak zehar
hor daramatza haizeak.

Oi, sentimendu mendiak
bi gazte bien sentiak,
gozo ta larri presatzen ditu
haur baten egunsentiak!

Arre, txiko, bizkorrago,
aterpe bat hantxe dago
Belengo herriz kanpora eta
sakana baino harago [asago*].

Berandu, baina puntuan
han daude koba barruan.
Andre gazteak egin du haurra,
hantxe du altzo santuan.

Jose gaztea geldi da,
Maria bezain pozik da:
zein handia den bi gazte haien
haurrarentzako [haurraganako] kupida! (1)

Han daude biak zurturik
haurrarengana bildurik
maitasunaren hain hurbileko
zorionetan urturik.

Sarri ohi duen bezala,
gazte bikote apala,
gogor du jaurti jente ondrauak
haurra jaioz zeramala.

1982

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa