Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak datozela-ta (1)
jendearen tarrapata
Gabonak datozela-ta
erosketa da nagusi,
adornua ta zarata.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak datozela-ta
zelofan, paper de plata,
gastatu dugu soldata
nahiz epetan, nahiz zorretan,
kapritxorik ez da falta. (2)

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak datozela-ta
txanpon-txanpanak botaka,
itxura hala dela-ta.
Letra ederrik helduko
zaigu, Gabonak pasa-ta.

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata.

Gabonak zetozela-ta
bota genuena falta,
Bukatu da tarrapata.
Ez da erraza izango [Zuloz, luperiaz dago] (3)
urtarrileko aldapa.

Eta Gabonak, eta Gabonak
zelofan, paper de plata.

Gabonak zetozela-ta
zelofan, paper de plata,
tontakeria galanta:
ogi ta gatzetarako (1)
behar dena ere janda!

Eta Gabonak, eta Gabonak:
zelofan, paper de plata. [II]

1983

________________

OLCD^

Gabonak datozela ta [I]
jendearen tarrapata
erosketa da nagusi,
adornua ta zarata.

Gabonak datozela ta
zelofan paper de plata
nahiz epetan, nahiz zorretan
kapritxorik ez da falta.

Txanpon-txanpanak botaka,
itxura hala dela-ta
letra ederrik helduko
zaigu, Gabonak pasata.

Gabonak zetozela ta
bota genuena falta,
ez da erraza izango
urtarrileko aldapa.

Gabonak zetozela ta
zelofan paper de plata
gastatu dugu soldata
bukatu da tarrapata.

Gabonen pozarren gatoz
pozik barruz eta kanpoz
zuei ere Gabon poza
opa dizuegu gogoz.

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Dirua/hondasunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa