Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

GDA^

Belen
Belenen
Belengo
Belen

Maitasunak egin zuen
maitagarri
Belen

Aitaren
maitasunak egin zuen
maitasunaren aska
Belenen

Espiritu Santuaren
egitez
urez eta odolez
Belengo aska Birjina

bizitza betikoaren
iturri egina
Belen

maitasuna dariola
behin eta betiko
Jesukristo
Salbatzailez.

1982. azaroak 17

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa