Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Ai, aspaldi nabil pentsetan,
ai, aspaldi nabil pentsetan,
ai, Ezkurra, zure pentzetan;
ai, zenbat gozatu ohi nintzen
ai, haur nintzeneko ihintzetan,
ai, haur nintzeneko ihintzetan,
ai, Ezkurra, zure pentzetan.

Ai, bizitzak txandatuz nakar,
ai, bizitzak txandatuz nakar;
ai, lore ta arantza zakar,
ai, Ekaina ezik Otsaila
ai, larrosa berak bai dakar,
ai, larrosa berak bai dakar
ai, lore ta arantza zakar.

Ai, aldika Otsail ta Ekain,
ai, aldika Otsail ta Ekain,
ai, hemen bizi nauzu orain;
ai, lehen ardiena bezala
ai, mutiko pilaren artzain,
ai, mutiko pilaren artzain,
ai, hemen bizi nauzu orain.

Ai, beti eginez ahal dena,
ai, beti eginez ahal dena,
ai, toki hau ez da gizena;
ai, entzunaz antz emaiozu,
ai, Arantzazu du izena,
ai Arantzazu du izena,
ai, toki hau ez da gizena.

Ai, lehenengo fraile ta apaiz,
ai lehenengo fraile ta apaiz,
ai, besterik ere [gehiago ere] egin nahiz,
ai, eskola-orduz kanpora
ai, esku-lanetan ere maiz,
ai, esku-lanetan ere maiz
ai, besterik ere [gehiago ere] egin nahiz.

Ai, zurgin ta errementari,
ai, zurgin ta errementari,
ai, hemen naiz sarritan ari;
ai, erloju konpontzen ere
ai, torloju, ardatz eta hari,
ai, torloju, ardatz eta hari,
ai, hemen naiz sarritan ari.

Ai, etxe-bazterrak txukuntzen,
ai, etxe-bazterrak txukuntzen,
ai, malkarrok jardin bihurtzen,
ai, jendea gustora dadin
ai, pozik natzaizu aritzen,
ai, pozik natzaizu aritzen,
ai, malkarrok jardin bihurtzen.

Ai, alditan baita builatsu,
ai, alditan baita builatsu;
ai, ezin da beti berdintsu,
ai, itsasbeheretan uzkur ta
ai, itsasgoretan amoltsu,
ai, itsasgoretan amoltsu,
ai, ezin da beti berdintsu.

Ai, maite dut bertso-jokoa,
ai, maite dut bertso-jokoa,
ai, lagunarteko giroa;
ai, inoizka gertatu ohi den
ai, ordu eder ta gozoa,
ai, ordu eder ta gozoa,
ai, lagunarteko giroa!

Ai, urteetan poliki gora,
ai, urteetan poliki gora,
ai, gauzak datozkit gogora;
ai, alferrik lehena maitatu
ai, ez da geratzen denbora,
ai, ez da geratzen denbora,
ai, gauzak datozkit gogora.

Ai, jaiotegun urte-mugaz,
ai, jaiotegun urte-mugaz,
ai, ezin ahaztu haurtzaroaz,
ai, gurasoz, senidez, herriz,
ai, pentzetako ihintz aroaz,
ai, pentzetako ihintz aroaz,
ai, ezin ahaztu haurtzaroaz.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa