L2G^
Zorion dezagun Nuņez [I]
doinu eta bertso duinez:
Aurpegi-gogor, buru-handia,
agian antzua muinez,
sarri bete nau iguinez
musika tuntun biguinez.
Errepika:
Galegoa da jatorriz eta
jaiotzez baskongadoa,
hain tranpolero [amarrutsu] ez balitz
persona ondradoa.
Trankilontzi, bromazale,
zirikari ta nahastale,
egoki asko izan zitekeen
ikittano [sic] oilo-jale,
ondo salduz kalez kale
noiznahi zenbait gezur-ale.
Errepika:
Nahiz-eta ez den pardela,
demasa dizu gibela:
Hor euki digu bi orduz-edo,
malko ta muki-kandela,
besoa minez zuela,
termometroaz Atela. [II]
Errepika:
Ordu kontuan da mutil,
gehienez berandu dabil;
hontan daturik badu Joxebak
inor zalantzan balebil:
"horrek, dio, ziplo bipil,
badu furgoi bat barrabil".
Errepika:
Gelan den bakoitzean hor
musika zozoa gogor;
gura ez arren tentelkeriak
entzun behar nik derrigor;
odola jartzen zait bor-bor,
alferrik egin entzungor.
Errepika:
Hain bait dut lagun hurbila,
poztu dezadan mutila:
Maltzurkiloa izanik ere
ez da erabat zirtzila:
detektibe da bipila,
gaur bahitu du lapur pila.
Errepika:
Santo Kristoko kapera (1)
mutikoentzat aukera:
makila-puntan txikle jarrita
hango limosnak ohostera;
gaur hogei duruz batera
fraidea zaie atera. [III]
Errepika:
Zori txarra gaisoena,
gaur omen zuten aurrena.
Ez bai dute berriz egingo,
eske daude barkamena.
Badutenez aski pena,
utz dezagun lapurrena.
Errepika:
Goxo igurtziz haizkora,
gatozen azken arlora:
jaioteguna ere badu ta,
hauxe agian denbora,
koplak utziaz albora,
opa deiogun ganora.
Errepika: