Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A3S^

Bizi naizen lurraldeak
mendiak ditu inguru,
mendi ibili maiteak;
gailur horietan baten bat
ez dut zapalduko jada
berriro inoiz seguru.

Ahalmenak gutxiagotzen
ditut apurka,
ez dago lehengo konturik;
gauza tristea da, baina
gura ala ez, bagoaz
geroz gehiago urritzen.

Urritzen eta muskiltzen
aldapan behera amiltzen,
bagoaz junturetako
jokoa galduz, bagoaz
indar kontuan txakiltzen,
bagoaz beharrez hiltzen.

Bihotzaren zenbat hari
ari zaizkigun teinkatzen,
teinkatzen eta krakatzen;
urratze eten gabean
dihoakit bihotzaren
oroi-sarea kardatzen.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Gaisotasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa