Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

"Liburuko Gandiaga", [I]
Jeseus, hainbeste horri!
Nondik haute igorri?
Apenaz ahal diat sinets
naukakeenik jatorri.
Kaxo, ongi etorri!
Aspaldiko lagun gaituk,
ni buru ta hi zorri,
ez ni hainbat izor hi;
hamaikatan ibili nauk
asmaezinez gorri,
harkaitzeko elorri.

Zuhaitzak ostoak ditu
kreatzen, ez gordetzen;
dohan ditu eskaintzen.
Pozik ditut bertsolanak
haizetara zabaltzen,
bentura dut maitatzen.
Baso jantzietan eder
horri-sailak dantzatzen,
hor zaizkigu agertzen
aldi eta gorabeherak
sortu-ala agurtzen,
bizipoza ospatzen.

Ostoak sartu ohi ditu
norbaitek liburuan,
zerbaiten akorduan;
hala, noizbait, zenbait osto
denboraren buruan,
oroitzapen moduan.
Sorpresa onak badira
bizi garen munduan,
ez bai nuen kontuan
lagun artean iharduna
bertso eta kantuan.
Nork pentsa liburuan?

Maitasunak zaitzen duen
ostoa, horbel ezin,
beti dagoke gordin;
zuri nahi dizut, Arruti, [I]
liburutik hitzegin,
esker-aitortzan ekin.
Afalondotan laisterka,
lardaska eta zikin,
zenbait ihardun dut egin;
horiek jaso ta txukuntzen
egin duzu ahalegin,
hauxe behar zen jakin.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Lagunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa