Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bizi naizen artean
bizitzari aiduli*
nahi nuke guztiz bizi
oinetatik burura
muinetik azalera
nabari dudan hura
ohartuz, begiratuz,
dastatuz lehiatuki

Bizi naizen artean
bizipenaren gili*
oro nahi dut goretsi
Bizitza hain da eder,
hain da gustagarria,
hoberik ez da ezer,
mirari atsegin hau
eskertuz nahi dut bizi

Bizi naizen artean
behar dut lehendabizi
bizitza hoberitzi
guztia bizitzaren
zerbitzan [sic] erabiliz
ahalik eta treberen (1)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa