Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

JEI^

Jorje maitea: Bakea eta Ongia!

Itziarrekin akordatzen naiz
Gabon (zaar) oro.
An, Altzuzako malda gris antzeko
biluzetik, ego zabaldu-bildu batean,
kalandria antzera, apal eta gozo,
igo zen bere betiko zeru fedekora.
Itziarren errainu argia jarri zait bada
zu eta bion tartean, Jorge*,
Gabon (zaar) oro gertatu oi zaidanez.
Eta hura duzun aingeru goardakoaren gorputzaren ostean (1)
ageri zara,
eta arek eztitzen zaitu bere gardentasunez,
beti egin oi zuen bezala.
Itziarren itzalpe aratzean zaude, bada,
aren betiko poz nareak babesturik.
Or agurtzen zaitut, aurten ere, Jorje,
Gabongo zorion agurrez.

________________

Querido Jorge: Paz y Bien!

En cada Gabon (zaar)
(Noche buena/Noche vieja)
me suelo acordar de Itziar.
Allí, en las desnudas faldas agrisadas de
Altzuza, en un abrir y cerrar de alas,
a semejanza de la calandria, humilde y dulce,
ascendió al cielo eterno de su fe.
Se me ha interpuesto, pues,
entre tú y yo, Jorge,
la imagen luminosa de Itziar,
como suele en cada Gobon (zaar),
y te veo
detrás de ella, tu ángel de la guarda;
y ella te dulcifica con su transparencia,
como siempre lo hizo.
Estás, pues, a la sombra clara de Itziar,
amparado por su serena alegría de siempre.
Ahí te saludo, también este año, Jorge,
con mi saludo navideño.

+++++

P.D.

Kalandriaren antzera, apal eta gozo,
igo zen bere betiko zeru fedekora
Itziar.
Aren errainu argia
zu eta bion tartean, Jorje.
Aren aingeru goardako gorputzaren ostean zu.
Arek eztitzen zaitu
bere gardentasunaz.
Itziarren itzalpe aratzean zu, Jorje,
aren betiko poz nareak babesturik,
Itziarrek salbatua.

________________

A semejanza de la calandria, humilde y dulce,
ascendió al cielo eterno de su fe.
Se interpone entre tú y yo, Jorge
Itziar!
Su imagen luminosa.
Tú detrás de su cuerpo de ángel de la guarda;
ella te dulcifica
con su transparencia.
A la sombra clara de Itziar, tú, Jorge,
amparado por su serena alegría de siempre
salvado por Itziar.

Gaia 1: Laguna
Gaia 2: Gabon-agurra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa