Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Zer egin duzue anaiok?
Zuek ere maite
omen zenuten Herria
gerran irabazle
irten zineten anaiok
zer egin duzue,
zertan ageri da
zuen maitasuna
Euskalherriak

zer mesede du
atera zuen
garaipenetik?

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Borroka
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa