Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bakearen bila joan
nintzen sarri urrutira,
bakearen bila joan;
neugan ez nuen bakea
urrutian aurkituko
nuen uste betikoan.

Bakearen bila joan
nintzen urrutira, baina
alferriko esperoan;
neugan ez nuen bakea
han ere urrun zegoen
bere urrun jarraikoan.

Han bertan gelditu nintzen
(ez gehiago urrutira)
neure barrura begira
ta lanean hasi nintzen
grina nahastuak, bakoitza
ekartzen bere tokira.

Atondu ahala barrura,
argitzen hasi zitzaidan
barrua eta ingurua.
Geroztik urrutira ez,
bakea ez dago urrun,
norberagan du sorgua.

________________

AOB^

Muchas veces fui lejos
en busca de la paz,
fui en busca da la paz,
con la eterna esperanza
de que la paz que no tenía en mí
sí la había de hallar allí lejos.

Fui lejos
en busca de la paz, pero
sin esperanza fundada;
la paz que no la tenía en mí
también allí estaba lejos
en su lejanía inaccesible.

Me quedé allí mismo
(nunca más me iría lejos)
mirando a mi interior
y comencé a trabajar,
a colocar en su sitio
cada una de mis revueltas pasiones.

A medida que iba ordenando mi interior
comenzó a iluminárseme
el interior y el contorno.
A partir de entonces nunca más me iré a lo lejos,
la paz no está lejos,
su fuente está en uno mismo.

Gaia 1: Bakea
Azpi-gaia: Bakea: Barnekoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa