Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBM-1^

Noizbaitzuetan ezin dut
oroitzapenik isildu:
ur lotatiko puspulo gisa
hasperena sortzen zaizu;
samurtzen zara orduan eta
hartan goza behar duzu.

Emakume bat dut orain
akorduz blaitu nauena:
bihotz barruan duen semea
ezin esnatu duena; [I]
semerik ezin esnatu-ala
penatzen bizi dudana.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Oinazea/Pena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa