Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OSK^

Batek ez du ezer.
Batek ez du
bere Herria baino besterik ezer.

Baina batek
bere Herria bera
berea ez ote duen susmoa du.

Azken baten,
Bere Herria bera
berea ez ote duen susmo tristea besterik
ez du batek.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Abertzaletasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa