Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

OLER^

Poztu gaitezen [I]
—au zoriona!—
euskal kulturaz jabetu da mundua,
gizon argiak,
biotz garbiak
ikus [sic] dute gure gauzen baliua.

Mundu zabalean
nai dute jakitunak
euskal-kultura
berpiztu ta bizkortu
ta gure artean
kultura zaleak
poztutzen dira
ta saiatzen.

Bai berri alaia
gure erriarentzat
gure kultura
goi-goian ikustea,
jaso dezagun
kultura ain ederra,
gizon aitortu
al gaitzaten.

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: Euskal Kultura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa