Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

UBMG^

Berandu,
beti berandu.
Goizak lotan gaitu harrapatzen
gosaltzen, komunean.
Autobusak erten du
trenak erten du
abioiak erten du
etxeko autoan, diozu.
Baina nola behar du
Herri osoak zure autoan?
Dendak itxi direnean
erten dugu erosketak egitera
ofizinak itxi direnean
papelak arreglatzera
Ministeriora ere
berandu heldu gara
Lagun bat badut diozu,
harek hornituko gaitu.
Baina nola behar du zure lagunak
Herri oso bat hornitu?

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Jendea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa