Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L2G^

Fotoena utzi ta
beste gai bat hemen, (1)
Egaņari buruzko [I]
autuen luzapen:
haren hezurrak ditut
iharduntzat, hain zuzen,
hain erraz eta sarri
bait ditu apurtzen.
Banago barkiluzko
ez ote dituen.

Foailean*, Urbian,
lau umegorrigaz,
diodan zera ez da
zineskizun erraz:
sudurrean ukitu
die ukondoaz,
bertan apurtu zaio
samurrarren, arras;
ez dago gaizkiago
Bilintxen sudurraz.

Arrasatera dute
jaso pintorea,
bai eta garraiatu
igeltsu-orea.
Hezurra lekuratuz,
han du maskarea;
eman dioten trazak
badu tenorea,
mozorrotu digute
gizon dotorea.

Musu sinpatikoa
estali diote,
gaitzerdi bizar beltza
moztu baliote:
gasa zuriz bekoki,
sudur ta bibote,
gorputzez lehengoa da,
zabal ta mozkote;
halere duda ohi dut
berbera den ote. (2)

Komediante horrek
orain du aukera
zati bateko bait du
mozorro tankera.
Ez dabil oraingoan
lehen hain isurbera,
begiak sakon ditu,
ilunsko gainera,
barrerik ez du sortzen
bai pena, ostera.

Noizbait kendu diote
mamu-kapusaia,
ez da haserre gure
muttiko galaia.
Horra non datorkigun
lehen bezain alaia.
Damu opa diot
edo-ta garbaia,
jolasak [foailak] baztertzeko (4)
badu-ta garaia.

Ez dakit zenbat urte
dituean jadanik,
gizon ezagutzen dut
aspalditxodanik.
Gaztaroa behinikbehin [sic],
nolanahi, joanik:
ez dugu bentajarik
zoroak izanik;
kontuz berriro egin
muttikoen lanik. (3)

________________

L4G^

Azukrea hartu ta
utzazu futbola,
zaildu zazu nolabait
hezurren oskola.
Onar bazenizkida
onua ta eskola,
ongi bizi zindezke
pintatuz-ta hola,
Daliren antzeratsu,
badakizu nola.

Bizpahiru pasadizo
nituen gaurko gai,
mintzatu natzaizu biz
luze bezain lasai;
hirua badatorke,
zauden, beraz, ernai,
baina gaurkoz baduzu
nahikoa ikasgai;
bukatu da eskola,
urrena arte jai.

Zoaz ba jostatzera,
ikasle kuttuna,
polliki, hezurdura
bai duzu biguna.
Bete ezazu txintxo
agintzen zaizuna;
ospatu zenezake
jaioturteguna:
kontu tarta gehiegiz,
zaindu osasuna.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa