Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

EIAE^

Pintura gorrimin-berdemin garraxka du Egaņak.
Horzkidura sortzen du Egaņaren pinturak.
Egaņak ez du pintura gezarik.
Elkarren aurka jartzen ditu kolore haserreak,
koloreen elkarren arteko burruka baterakoan.
Zer adierazi nahi ote du Egaņak kolore latzen
nahaspilla zalapartatsuaren bidez?
Drama-airea, istripu-airea, ekintza-airea du
Egaņaren konposizio bakoitzak; ihardun leihatsua
ageri dute haren irudiek; gordina du irudiei
ezartzen dien kolorea.
Gizamundu gaiztoegi baten salakuntza ari ote du,
gizabizitza beraren barruko kontradikzio eta
trajedia nabarra itxuratu nahi ote digu hainbeste
asaldamenduzko pinturaz?
Desosegu-zoria sortzen du Egaņaren pinturak
Heltzera heldu ez den gizadiaren
heldu-egarri gazia-edo aldarrikatzen du deihadarrez.
Gogorrak eta ausartak dira Egaņaren emaitzak.
Garratzaren grazia bizkorrik badute halere
txakolinak halatsu. [I]

Gaia 1: Artea
Gaia 2: Gizona
Azpi-gaia: EHerria: Txakolina
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa