Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

4KO^

Igandea. Irailak 7.

Hamabietan bazkaldu eta ordu bat eta laurdenetan irten gara Bilbora. Han hango anaidia eta han bildu diran txangokideak agurtu ditugu. Hiruetan irten gara Bilbotik. Autobusez egin dugu handik Liebanarakoa. 6,30ak aldean heldu gara. Gure arduradunak han ziren gure zai. Gelak izendatu dizkigute eta etxearen distribuzioaren berri eman. Afari arterakoa gela atontzen, ekarri ditugun gauzak han ordenatzen eta etxea pisoz-piso begiratzen edo miatzen igaro dugu. Afaria 8-retan eman digute. Afaloste luzea izan dugu. Hamarrak aldean irten gara jantokitik eta ni gelaratu eta oheratu egin naiz. Afal ondoan, nori bere eginkizuna izendatu ziguten. Niri gosaria zerbitzea eta katilluak eta jasotzea.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Anaiartea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa