Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Hainbeste
behar dugu
oraindik,
esan zuten
euskaldunek. (1)

Denetik
behar dugu
oraindik,
esan zuten
euskaldunek.

Eta egurretik
ematen
hasi zitzaizkien
egurra eskuetan
zutenek. (2)

Gero
apenas behar zuten
euskaldunek ezer.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Askatasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa