Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Halaxe:
latza da kateari
—norbere lepotik hormako txingara* dagoen hari—,
tirak eta ostikadak ematea.
Baina, behin gehiago arren,
ematera noakio.
Hain lotuta nago ezinari
—herriak nahi baina, ezin duen lasaialdi hari—,
ta, odolak -herriko odolak-,
zain-alde guztietatik zirikatu narama,
iristea sekula
espero ez dudan haura
nahi dugula iritxi,
aldarrikatzera.
Ta, halaxe, behin gehiago arren,
salatzera noa
zentralismu-katea
ezin dugula jasan,
ezta uniformatu
nahi gaituen harako
zilindro gaiztoa,
ezta isil nahi gaituen
sordina ez-entzun-nahi
entzungorrezkoa.

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria vs. inperioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa