Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Munduko itxaso ertzean
aitu dot zure abotsa.
Ontzi ta sare bertan itxi-ta
artu dot zure oiņatza. [I]

Ondoren noiatsu baiņa
deitu nagizu askotan!
Gaztetasun ta mundu ederrak
gelditzen nabe bidetan.

v Zure berba egia da.
Eztago beste egirik.
Baiņa bai pranko ameskeri ta
gozakeri dei bigunik.

Nik ez ditudaz siņisten,
baiņan entzun bear dodaz,
eta, zoratu egiten nabe
ezkeintzen deusten ardauaz:

Bizitza txit errez egin [errez bat egin],
atsegiņetan murgildu,
urdin urredun zelai leunetan
lore gorriak laztandu.

Baiņa zeuk dozu egia.
Alegintzen naz siņisten.
Gudu gorri bat daroat miņez
biotz arimak urratzen.

Aldatza eta kurtzea.
Aldamenean eskeintzak.
Gurago neuke zigor ba-lira
guzur direan larrosak.

Gaia 1: Otoitza
Azpi-gaia: Bizitza: traszendentzia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa