Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Zoriontsua dozu lorea eguzkitan;
eguzkia goietan
lore zoriontsu.
Zoriontsua dozu goia urdiņetan eta
urdiņa, itsas barnean, olgetan iabiltsu.

Jostalari iabiltsu arraintxua uretan
zidarra ta izoztela* batera bailitzan.
—Eresi-abesketan
ez doaz izadarrak*
itxasoa topetan:
—Eresi abesketan.

Salmu abesketan da [sic]
erregu kizkurretan
darraite uiol* gordiņak
itxasoa topetan.

Nok esan baiņa zelan
Arantzazura noan
eta arkaitz arte goian
zein pozik bizi nazan.

Zoriontsua dozu lorea eguzkitan,
eguzkia goietan,
goiak urdiņetan da [sic]
urdiņa itxas barneko geizpe bigunetan.

Zoriontsua dozu bakoitza erdi leku
dauanaren ondoan:
arraintxua itxasoan,
txoria basoan...

Baiņan ez neban uste
ain pozik neintekenik
bizi komentuan.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Fraidea
Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa