Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Elorria loretan.
—Usaiņan gozoa!—
Untzorri adar baten
kantari zozoa. (1)

Txistu ta txinta dago.
—Orduaren guri!—
Eguzkiak sar-bide
urretan igeri.

Illuntze gozo, eder!....
—Sarkaldea sutan!—
Gau-aize ozkirria
illunpez olgetan.

Mendiak odol, urdiņ.
—Agur, eguzkia!—
Elorria loretan.
Aize ozkirria.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Elorria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa