Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

LXK^

—"Gorago dago". [I]
—Nungo gorago?
Esan eidazu, mesedez.
Urten dot izar-maillatan gora,
yoran ta didar samiņez.

—"Gorago dago".
—Nungo gorago Zeru goietan, behintzat, ez.
Esan eidazu bete dagidan laztanez.

ELRL (makinazkoa)^

—"Gorago dago" —ba-dakit ori.
Baiņa nun dago egotez?
Urten dot izar-maillatan gora
igo al izan dodanez.

—"Gorago dago" diņost oraindik.
Neuk be badakit txantxetan.
Nun dagon jakin gura dot orain
neugana deitu daiodan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa