Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

EXC^

Kantuz eldu nai naiatsu,
neure Birgiña [Birjiña] argia [garbia],
baiña [baiñan] ugiñak* noizko laztandu
goian dan iretargia?

Kantuz laztandu gurarik
zeure oiñ leunon irria
zeugana doa zuzen ta pozik [pozez]
nire arima larria.

Nik zeu iritxi gura ta
zu, neure leiak ikus min...
geroz geiago maitatzen zaitut
neure naikunen atsegin.

Ugiñak zeruraiñoxe,
nire barruko ugiñak.
Noiz laztanduko ete zaitue
ugin ugiñen [zoruon] mingaiñak?

Zeure aztiak sortzen dauz
nire olatu biziak.
Iretargia! Argitu begiz [Argitu begiz, iratargia]
naikunok zure diztiak.

Bertsuok zure izena [izen-zurea],
larrosa itxasoan lez [itxasoak larrosa lez],
badarabille gora ta bera
berba ta neurkin ugiñez.

Zure amabi izarrak [izar txoillok*]
neure bertsoen [bertsuon] kolkoan.
Garbien ori, kokatu zaitez
baitako neure altsoan [altzoan].

Leku bat daukot zuretzat
biotzeko ariztian.
Antxe [Ementxe] egongo gara gu biok
iturralde ozkirrian.

Udabarri bat gertu dot
larranbillo* eta eguzki.
Bitxiez dago bedartzea ta [dagoz bedarrak eta]
aritz adarrak orlegi.

Egun guztian iabiltaz
egarri [egari] bizkor erleak,
bildotxak arin, lasterka dabiltz [bildots zuriak lasterka ariñez],
kantuak dakiz aizeak [kantari aize-kolpeak].

Bular goizaldez jantzian
bizitza ibai bizkor bat iat.
Baratza bete zitori* daukot,
Ama Birjiña, zuretzat.

Inguma* eta txoriak
neuri begira bidean [ega ta jalas [sic] bidean].
Zeure izena abesten deutset [zeure izen ori diñotset kantuz]
egan [aidez] zatozan artean.

Zeugaitik itxi dot, ama
eta aitaren etxea [aterpea].
Maitetasuna sortu iatanik
zeu zara nire maitea.

Nire bizitza guztia [Ordutik nire bizitza],
erezkin ari ikaraz [ereskin*-ari dardaraz],
zeure guratan dardaraz [ikaraz] daukat
kantu ta bertso zarataz.

Abots eginda deikentsut [Abotsez eskeintzen deutsut]
neure maitasun zindoa,
zeugaitik daukot, ene kutuna,
biotsa [sic] aundiagoa [biotz au aundiagoa].

Zuk badantzuzuz esanok,
eta barruko taupadak [arantza arteko lorea].
Urreragotzen naiatsunean [, onets nagizu amaika bider],
zenbat urruma biotzak [laztan nagizu, maitea].

Begira neurtiz txoriok
nire eskutik [eskutikan] igesi...
zeure nasaira [zure sasira] zelan doazan
ego-zabal ta jolasti.

Birgiña iretargizko, [Arantzazuko Birjiña]
Jaunaren ames bikaiña [urruneko izar bikaiña],
zeuri deutsudan maitasuna da
nire bertsuon mamiña.

Erasoak astindu dau
maitasun garbi eder au,
zenbat biderrez aize ta euri
itzali gura izanen dau.

Baiña ni maitez sendo naz,
neure ardau [ama] ta zoramen,
eldu naiatsun [nakizun] jarraituko dot
kantu- [abesti] ugiñak luzatzen.

Gaia 1: Andre Maria
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa