Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Beste kantu barri bat esan nai neukizu,
beste kantu barri au esan alba-neizu [sic]!
Gaurko gurari au be gatx alko dot lortu.
Kantu-asmo beintzat onartu egizu.

Amak ez ditu artzen semearen berbak
azalez diran labur, baldar, zikotz, utsak.
Aren ago motelak berbatu eziñak,
danak, ulertzen ditu amaren biotzak.

Auxe esan gura dautsut, Birjin biotz-bera
pozarren nagoala zure iruditara,
gelgarri* dala zure jantzi ta soiñ-era,
sendoa zareala, bikain ta ederra.

Atsegiñ iat zu abe goian ikustea.
Zugaz, elorri zarra, bitxiez jantzi da.
Atsegin iat bildotsa ta atsegiñ lorea
Artzain onarena da zure tankerea.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa