Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Aitzgorri-pean Urbia
landa ta kare-arria.
Aintxe bizi da negu ostean
Euskalerriko artzaia.

Zutik dago mendi maldan,
txakur nabar bat oiņetan,
ardi zuriak, burua makur,
Bagil* gozoz jan da jan.

Goizak betule oriak,
bedartzan garo bitxiak,
bertsoak diņoz, makillan kulun,
leku bakeko artzaiak.

— "Gorantzeko goiz argia,
nundik dakarzu garbia?
Urrea dozu gallur gorritik
kiņuz dagerzun begia.

Gaur be, pagadi sendorra,
geixpe ta esmeral altxorra,
laster zaitudaz ames jauregi
ixil, bakar ta ederra.

Nok [sic] gorde landa soillean,
zeure abarrak ezean,
artaldeakin artzai gaixoa
aizeak irakitean?

Egun erdiko beroan,
paga-onduon ondoan
izango dira nire ardiak
bedar ausnartze gozoan.

Neu be odoldi berdetan,
orein* ta orbel-nasitan,
nasai egon naiatsu euskal-
bertso barriak asmetan.

Eta alabatxu maiteak,
neure bordako loreak,
Arantzazutik datozenean, [I]
itxiko ditu geizpeak.

Ikastetxetik iatordaz
Arantzazuko berbakaz.
Neure itxaropen aragituok,
erduze* zeuon ederraz!

Arantzazu eta Urbia,
Ama ta zelai usaia.
Bitartekoa euskotar lurra,
errekatxu ta txoria.

Zidor bat dago bidean
bedar ta zugaitz artean.
Aldatz-goreak landa bat dauko (1)
Erroitegiko leunean. [II]

Antxe guztien pagoa,
gorputz arimen auspoa.
Andra Mariren irudi deuna
urterik urte daroa.

Euskalerriko zugaitzak,
elorri, pago, aritzak.
Jaunak ainbestez onetsi ditu
gure oianen emaitzak.

Aritzak kurtzea ageri,
elorriak Andra Mari.
Zure zugaitzak altare dira,
lege zarren Euskalerri.

Eguzki-sugar-argia,
gerizpe billaz ardia.
Ea! Goazen pagoetara,
neure artalde zuria".

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Izadia
Azpi-gaia: Arantzazu: Urbia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa