Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Zeuk egin dozu dana
—gura izan bezela—
Pagoa mardo eta
ziria makala.

Orbelderak* ez dauka
zergaitik lotsatu
eulizki* izan daitean
Zeuk gura ba-dozu.

Nazana neurez ba-nintz,
dan a berez ba-litz,
nunbait arrotu edo
apaltzekoa litz.

Baiņa zeugandik gatoz,
Egille azkarra.
Zeuk erein dozuz azi
aundi ta txikarra.

Eta naiz izan txiki,
naiz izan bapeza,
Zeure egintza naz eta
pozik nago, Jauna.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jainkoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa