Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Egun barriko kantu barri bat
emon daroast barruak.
Zeure pozera ernetzen dira
diñotsudazan kantuak [nire bertso ta kantuak].
Zu goian zagoz, ni emen nabil, [Zeu zara nire argi bultzari.]
zaintzen nau zure mantuak [Zeuk dozuz nire ardauak.] (1)
Birjin ederra, ederrak dira [Birgin ederra, parkatu nire]
zure mantuko bordauak [zoratutako autuak]. [I]

Ez dakit iñoiz zer esan eta
beti nagotzu berbetan.
Esaten asten naiatzuzanak
ezin amaitu askotan.
Biotza lotsa-gabetu iatan
elorriaren geizpetan [maitasunaren gelatan].
Biotz txolindu [mozkortu] onek nakartzu
zoro aidezko aututan [kopla barriak kantetan].

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa