Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Orratx orbelak
orratx aziak,
iparrak jo-ta
zelan dabiltzan
orain airean,
orain zikintzan.

Orbel umoak [zoroak] ,
azi gajoak,
naiezka doaz [egaka doaz]
ega nastauan
jaso ta jausi [jausi bearka]
loitan, zuloan.

Gaztaņadia
zearka noia
Arantzazura.
—Aizeak neu be...
... Illen kanpaiak?
Zenbat naigabe!

Eriok jo-ta
zartzaroa ta
gazterik asko
nasi obira
—azi ta orbel—,
gira ta bira. (1)

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa