Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Egan^

Bakoitza bere ardurak edo
zereginak afandua,
jo batera ta jo bestera hor
ehun arazotan nahastua.
Inurritegi aztoratua?
Halaxe giza-mundua.

Gabonak dituk, Eguberriak,
geldi adi pizka baten.
begira hitzok zer berri edo
zer kristo dute esaten.
Birpentsa hitzak, ikusiko duk
zedr gozabide daukaten,
zer itxaropen, zer argitasun,
zer bake duten ematen,
Gabon bait dira ta Eguberri
mundu poztu dezaten.


Askotan gaizki, gutxitan ongi,
ekintzak liluratua
itsu dabilen tajurik badu
koloka edo galdua.
Inurritegi aztoratua?
Halaxe giza-mundua.

Gabonak dituk, Eguberriak...

86. abenduan

________________

JSG^

Más veces mal que bien,
parecemos seres dubitativos, perdidos,
fascinados por la actividad.
¿Un hormiguero alborotado?
La imagen de nuestro mundo.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa