Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELR-1^

Elorriko Andra Mari,
eder-oldez arrigarri,
Arantzazu-ko atx arte [sic] ontan
—estalpe-zale zu beti—,
ermitatxu bat gura zendun ta
guk eleiza bat eraiki,
al genduan ainbat ongi.

Bota dira naiko tiro
arkaitz gogorrok austeko.
Lanari garratz oratu jako
zure poza egiteko.
Orra or, orain, zure poza ta
geurea, arritan, ederto,
burni ta iraurri*, betiko. (1)

Mendi-barrunbe onetan,
eleiz bikain bat arritan.
Iru torredun etxandi irmea,
iñoizko era barritan,
bosteun urteko zure irudia
-nai genduke biotzetan-,
gaztelu-esiz, gordetan.

Akastsu egin deutsugu:
arri ta orma ez-landu.
Elorri-ondo ta izar itxura
emon nai izan deutsagu:
Arri baltzixkak elorri-arantz,
zurixkak izar-errañu.
Itxaropena nai dogu.

________________

ELRL^

Elorriko Andra Mari
eder oldez arrigarri,
Arantzazu-atx-barru onetan
—batasun zale beti—
ermitatxu bat gura zendun ta
orra guk laster eraiki.

Bota doguz naiko tiro
arkaitz gogorrok austeko.
lanari sendo oratu jako
zure poza egiteko.
Orain [Eta] orra or, zure ta gure
poz, arritan, ederto.

Mendizko eleiz onetan
ermitatxu bat arritan.
iru torredun ermitatxua
iñoizko era barritan,
gure argizko lore zarean
gar-bete ori gordetan.

Akaztsu egin deutsugu:
arri ta horma ez landu.
Elorri-ondo ta izar itxura
emon nai izan deutsagu.
Arri baltxixkak elorri arantz,
zurixkak izar erraiñu.

________________

ELRP^

Señora del espino,
hábil en la elección de tu pedestal,
ansiosa de un ambiente de retiro,
anhelabas modesta ermita
en el corazón del peñascal de Aránzazu.
Una ermita, no; un gran templo:
he ahí nuestra respuesta.

Hubo fragor de explosiones
minando la dura roca.
Reinó el trabajo, denodado trabajo,
por plasmar tu deseo.
Lo ves? Tu deseo y el nuestro,
eternizado, bellamente,
en hierro, piedra y cemento.

Tu bella iglesia de piedra
en el cuenco de estos montes:
sólida mansión, de muros roqueros,
y tres torres de extraña concepción.
Relicario de tu añeja imagen,
¡la quisiera en mi corazón!

Te la hicimos tosca,
de piedras y paredes brutas:
forma de espino y de estrella.
Piedras negruzcas: espinas del espino;
piedras más claras; rayos de estrella.
Nos abrasa sed de esperanza.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa