Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Arkaitzok ausi bear ba-dira,
ausi, apurtu [ausi ta apurtu] benetan.
Erregin-etxe-orpoak jarri
karegei arkaitz bizitan. (I)
Euskal-semeak, barrendu gogor
latruok arri-muiņetan,
indarrak egin, izan [egin ta izan] sinismen
zeuon fede ta lanetan.

Bear zailla artu dogun ezkero
begitu lanen burura.
Ikusi eder bere jargoian [Gure lanetan jesarriko da]
euskaldunon aingerua.
Poztu gaitezen, adore beroz [eta alaikiro]
jarraitu daigun arlua.
Eraiki daigun geure ta geure
seme maitien zerua.

Azpia berdin [leunik] gelditu daiten
arriok bota trokara.
Txikitu potor eskergabeak [aundiegiak]
sartu zatiak tartera.
Zabal-unea naiko danean
arritan asiko gara.
Kendu oraindik ezbardin latzok,
etorri danok lanera.

Lotu daiguzan iraurriz arkaitz
eta arri gatxok, batean.
Eraiki daigun arkaitz barri bat
lengo zarraren ganean.
Sendotasunik kendu ez baiņa,
zar-sendotasun berean,
jaso ta landu beste arkaitz bat
arkaitz zation artean.

Obetu daigun lengoen lana,
asi ta geitu arkaitza.
Batu daiguzan zati etenak
amaitu daigun ar-batza.
Alkartasuna bearra dogu,
bearra dogu laguntza
aurrerapenik nai ba-dogu ta
maite ba-dogu bizitza.

Datorren gero gaztearen [barriaren] oin
ziurrak egin daiguzan.
Mundua geroz arago doa
bere arago-bidean.
Emon daiogun orpo sendo bat
jausi ta il ez daitean.
Oretu daigun arkaitz bakar bat
euskal arkaitzen artean.

Emon daiogun bizitz-indarra
datorren gero-kimari.
lengoa leundu eta barri
lengoaren gain ezarri.
Oi, ez daigula etorkizuna [gero barria]
lengoaz urrun ipiņi.
Olatu zarrak bultzea emon
bekio sortu danari.

Ainbeste miņez dagigun leuntze
oso zail onen ganean,
etxe santu bat landuko dogu [eleiz tinko bat jasoko dogu] (1)
ainitz arriren artean.
Nai dogun zar ta barri arteko
egizko batasunean,
arro jasoko dogu betiruntz
eleiza egun batean.

Bere kanpaiak goian joko dau.
Landare ezeak poz-pozik
arbasoen au onartuko dau
esker zintzoez beterik.
Oitura zarrez zaletuko da
zein ona zan ikusirik.
Ura muxiņik gabe letorke
geuk dagiogun bidetik.

Arkaitz artea zabalduz doa
gero ta gero leunago.
Toki askotan ederto dago
oiņarriak emoteko.
Apurtzen dogun arkaitz guztia
gorde ormak egiteko.
Laster asiko gara goruntza
naikoa leundu ezkero.

Gorako poza, poz gozoena.
Daigun arritan, lagunak!
Asi gaitezen orma egiten.
Autatu arri astunak.
Geroa gorde daien esiok
daizela sendo egiņak.
Eutsi arri au, argi anaia,
daiguzan orma bikaiņak.

Egin daigun [sic] erregiņari (2)
dagokion jauregia.
Daiegun loba durduriei be [Egin daiegun semieri bere]
bearko daben tokia.
Eraiki daigun oso zabala,
jaso, lekutsu, aundia [eraiki daigun aundia],
guztiak baten [seme guztiak] izan dagien
Amagaz etxe nasaia.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Santutegia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa