Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Danok anai!
Ta "Jaungoikoa da
guztion Aita".
Guztion Ardura ta zai [herri baltzena bere bai]. (1)

Kantau-gura bat sortu iat
gogamen orren argira.
Goi-biotzkadak, arnasa ego,
iatordaz ao-sabaira.
Bioaz goizez intza loretara legez,
samur eta gardenez, (2)
dardar,
leiar.

Irribarrezka garaundu
gura dot poz-kantu au nik,
betik gorako ur leiatsua
jausiz garautzen dan letxik.
Zoaze abots egoz biotzkadok, gero
soi˝u-txistil* tantotan biotzetan jausteko
dardar,
leiar.

Goiak di˝oen kantua
argi ta garo biurtzen.
Goirantz zatozan abesa, zoaz
zeruanagaz batuten.
Gero argi ta garo, soi˝uzko tantotan,
bake, maite ta ustetan sartu zaiz biotzetan
dardar,
leiar.

Soi˝u gozo txistil alez
intzatu, neure abesa*,
atsekabien arantz artean
zimelik dagon bizitza,
Lorera euria lez, bake, maite ta uste, (3)
biotz minduetara zerutik jatsi zaite
dardar,
leiar.

Danok anaia garena
atsegi-gantzu [sic] iat niri.
Bularra leundu daroaztazu,
egi samurretan guri!
Anaiak ditudala baltz, bellegi, zuri?
Zatorkidaz egi deun, biotz edari bizi,
dardar,
leiar.

Etxeko [Anaiak] sortu ginduzan
Irutan Jainko Bakarrak.
Egi goi onek atara deustaz
guztiontzako agurrak.
Agurra musu bat da. Egidazu agur.
Tori zeuk be agur au, orokor eta euskaldun,
dardar,
leiar.

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Jainkoa
Azpi-gaia: Jendea: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa