Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELR-1^

Gaur nabaitu dot, lenengoz,
aurton, neguaren otza.
Atsekabe illun arrizko batek
zapaldu nai leust biotza.

Ostro igartuak erazten,
asi da, goiko aritza.
Aspaldi dago, adar usturik,
landa zaarreko urritza.

T'ostroak, noizbaitez, jausi
leitekidazan, biotza.
Gaur estuago besarkatu dot,
ain maite dotan bizitza.

________________

ELRL^

Gaur nabaitu dot lenengoz,
aurton, neguaren otza.
atsekabe illun arrizko batek
zapaldu nai deust biotza.

Ostro igartuak erazten
asi da goiko aritza.
Aspaldi dago adar-utsean
landa zarreko urratxa.

Udagoenak dakarstan
itxi-bearraren miña!
Asi da apurka margultzen* nire
gaztetzaroko urdiña.

Amesak jausten ioataz
aireko itxaro-burutik.
Nire orbelak minbera [autsa lez] doaz
urtian aize aurretik.

Gero gorputza bakarrik,
gero otzikaren ikara.
Nire arima zartzaro-erpin
zurituaren bildur da.

Negurik ez dogu maite.
Ateak ixten deutsaguz.
Neguaz lengo tontor maiteak
aldendu egiten doguz.

Otzak zauritzen ditu ta
atsegin arnas gabetu.
Edur azpian gelditzen dira
busti, lander eta umeldu.

Zartzaro, bizitza negu,
bakar ixten al zaitue?
Nire miñaren itaun laiñoa
barreak argitu dabe.

Aititatxu ule-zuri bat,
larogei urte galdua,
irribarretsu dakusat praille-
barriak inguratua.

Neure mendion zoruna
zeuon edurra ta guzti!
Eguntzearen musu epela
zeuontzat da lendabizi.

Arratsalde-goi ordua.
Ibarretan gerizpea;
goietan baiña eguzkiaren
azken munaren urrea.

Laiñoen gora azaldurik
nire miñaren tontorra,
eguzkiaren lenen mun eta
azken munagaz poztu da.

________________

ELRP^

Hoy he sentido,
por vez primera en este año,
el frío del invierno.
Un oscuro dolor de piedra
pretende aniquilar mi corazón.
Comienza a desprenderse de sus hojas
secas el roble de la altura.
Hace tiempo que está
con ramas deshojadas
el avellano del egido.

También el corazón ha adivinado
que, alguna vez, marchitan sus hojas.
Hoy abracé —más fuerte—
la vida que amo tan intensamente.

Gaia 1: Urtaroa
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Urtaroa: Negua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa