Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Aste Santura helduko naiz,
Aste Gurenera,
Kristorekin jardutera [ihardutera]
eta gizon-emakumeekin [gizonekin]. [I]
Josi zuten Hari
begiratuko diot
ehuntariaren ondotik,
Mariaren ondotik,
gizataldearen barrunbe bertatik.
Salbazio-fruitua
ikusten egongo naiz
egin dezan arte
giza masaren [giza-masaren] erdian
piztuera miraria.
Eske egongo natzaio
lurreko kristal zatiak
eguzkiari bezala,
harik eta [arik-eta] argiz
piztu nazan arte.
Haren ispilu eta [ta] ardagai
nahi dut izan gizartean,
Harekin lan egin
argia jartzen lurrean
ta agertu
heriotza hil dela betiko
eta bizitza betiko bizirik dela
gizaki [gizon] guztiontzat.
Gizartetik ariko natzaio
gizartearen atal,
gizakien [gizonen] alde bizitza
eman duen Hari,
eman digun bizitza
guregan piztu [biztu] dezala
eskatzen; piztu gaitzala eskatzen
Pazkoratu gaitzala betiko,
zorionaren erreinu
Berri Onekotara gaitzala.

Gaia 1: Liturgia
Azpi-gaia: Liturgia: Aste Santua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa