Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Egunak eta gauak
asteak, hilabeteak,
urteak.
Haurtzaroa, gaztaroa,
sasoia, ilusioa
eta biharamuna.
Egunen eta gauen,
asteen eta hilabeteen,
urteen,
haurtzaroaren, gaztaroaren,
sasoiaren, ilusioen
biharamuna.
Biharamunen biharamuna ere bai
eta arrazoi gabeko nekea,
eta arrazoi gabeko tristura
eta nazka
biharamunez biharamun
odolean, izpirituan,
bizitzan.
Sinesten dut,
baina urrun dago,
lekutaren ostean poza.
Sinesten dut,
baina ezin dut,
inondik eta inola piztu
pozaren argirik.
Otoitz dagit,
aieneka dagit otoitz: .
"egin bedi zure borondatea" [I]
eta etsi nahi dut,
baina hau goragalea!

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Oinazea/Pena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa