Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Denek maite gaituzte:
Aingeruek, deabruek,
jainkoek.

Denek maite gaituzte
eta denek
nahi dute gure ona
guk geuk baino
hamaika aldiz gehiago.

Madrilek maite gaitu
eta Parisek
eta haietako jainko
eta jainkosek.

Denek maite gaituzte
hainbeste maitasunez
higuindu gaituzten arte

Ez hainbeste anaitasun,
ez hainbeste maitasun,
ez hainbeste maitasun
eta hainbeste
aingeru goardako
eta hainbeste zaintzaile
eta hainbeste babespe

Solte nahi dugu bizi
solte geure airera
solte geure lurrean
geure gogo solte ta
hezigaitzen pare.

Solte, solte, konde!

Gaia 1: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Askatasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa