Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Kanta behar nuke, bai,
baina ezin kanta:
poza baitzait hain falta
ta, samina sobra.

Ta samina sobra:
galtzen ikusten bait dut
herriaren ondra.

Ta ezin dut kanta
eta, apenas konta
herriaren pena.

Laido ta bortxa (1)
sufritzen ari da,
abotsa moztuta.

Ta, ezin dut kanta
borreruen kontu
lehunak gorabehera.

Eta apenas konta (1)
herriaren pena,
hain ezina bait da.

Ezin bait du aitortu (2)
bere nortasunik,
hain inor izanda;

ezin bait du eskatu (1)
bere eskubiderik,
rebeldia bait da;

ezin bait da kexatu (1)
itxuragaitik, ze
turistak datoz-ta.

Ta ezinen ezina (1)
pozeraino jeitsi da.
Ta ezin dut kanta.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Oinazea/Pena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa