Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Ez duzu nire beharrik,
nik bai, ostera, zurerik.
Ez duzu nire beharrik,
Zu egun handia zara
ni txitxarra bat bakarrik. [I]

Zeure eder handia da
ni kantura naramana,
zeure eder handia da;
eder hori da pozera,
kantatzera nakarrena.

Ez duzu nire beharrik,
egun iaioa izanik,
ez duzu nire beharrik;
baina nik zu behar zaitut
atsegin zaitut eta nik.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Izadia
Azpi-gaia: Bizitza: Ttirritta
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa