Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

K3D^

Jesusen bidez gaituzu
behin betirako askaktu;
gizakiaren salbatzaile deb
Jesusen Aita zara Zu.


Zeure antzeko kreatu
gintuzun kasik aingeru;
hori da gure handitasuna:
zeu zara gure eredu.

Jesusen bidez...

Urguilu madarikatuz
egin genizun iraina,
ardi galduoz errukiorra
izan zara alabaina.

Jesusen bidez...

Haseratik zenituen
zeure profetak bialdu
injustizia, zapalkuntza ta
zitzaten gogor salatu.

Jesusen bidez...

Bihotz oneko Jaun horri
gure gorespenak zuri
herri ta jende zigortu guztiz
beti zarenez erruki.

Jesusen bidez...

Pobrearen negar-hotsa
ahularen kexa mingotsa
zuzen zaizkizu barrura heltzen
dena samurtuz bihotza.

Jesusen bidez...

Sarri zenuen Israel
morrontzapetik atera:
Zugan fidatu denik ez duzu
inoiz utzi bertanbehera.

Gaia 1: Jainkoa
Gaia 2: Otoitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa