Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

K2D>

Beti gaituzu deitzen
zeure herri berrira;
geugandik irtetzera
gonbidatzen gaituzu,
Zeu baitan fidatzera.

Zeure deiarengatik
eskerrak Zuri, Jauna.
Erantzunaren alde
Zeure Erreinua bait da
eskaintzen diguzuna.

Esaneko izanez,
gizonon arazoa
hartzera gonbidatu
zenuen Semea bai
ongi dela portatu!

Askotariko bidez
ohi diguzu dei egin;
gaudenean gaudela
iguzu zure deiez
jabetu gaitezela.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jesu Kristo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa