Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ARAN^

Nazareteko Jesus gurutziltzatua
habean hila ta lantzaz zulatua,
Zeugan da heriotza izan garaitua,
Zeu zara bizitzaren ernamuin santua
geuretzat hila eta geuretzat piztua!

Ikusia zaituzte berriro bizirik
lehengo gorputzez, lehengo tankeraz jantzirik,
jan eta edan duzu hartara jarririk,
Jesus berbera zara benetan pizturik,
ikusi zaituztenek ez dute dudarik.

Jauna berpiztu dela, egiaz berpiztu,
horratx apostoluek zer dioten prestu.
Haien segurtasunak zalantzarik ez du,
lasai genezaieke berria sinestu
bai-eta haien oihu ederra berriztu.

Aleluia, piztu da Jesus gure Jauna
gure piztueraren baiezpen duguna.
Jaungoikoak haintzatu [sic] du Seme kutuna
gure alde eskaini ta eman ziguna
aleluia kantua bedi dioguna.

Gaia 1: Jesu Kristo
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa