Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Goazen azkar,
salta urera,
doan ontzia
harrapatzera.

Gogait egin du
portuan geldi,
bizitza kargaz
doa ihesi.
Herriko indar
biziak zeuden
hartan gure zain
t'aspertu ziren.

Sua daroe
eta soi˝ua
heurak daroe
etorkizuna.

Mundu berriko
iparrorratza ta
mapak daroez
ta esperantza.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Bizitza: Itxaropena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa