Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Nori dio laguntzen agintedunak,
agintedunek nori diete laguntzen?
Aginteduna ahaztu da,
agintedunek ahaztu dute
herriko jende herriko
besterik ez zirenean
zein zen beren guraria,
zer zen eskatzen zutena,
zer zuten agindu
agintaritzara zihoazenean.

Ai olatu, olatutxo
itsasoaz ahazturik
ez diozu erantzuten
itsasoaren gogoari.
Ai olatu, olatutxo
itsasoaz ahazturik
haizearen kapritxoak
hartu dizu burua,
haizearen kapritxoei
saldu diezu burua,
haizea duzu serbitzen
eta ez itsasoa.

Itsas-uren gandor,
itsasoan jauntxo,
memoria duzu galdu
itsasoaren gainean
jarri zarenerako.

Gaia 1: Politika
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Aginteduna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa